XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Adibidez:
Ziri konikoa
Ikusi ditugun ziriak ez daude esfortzu garrantzitsuak transmititzeko prestaturik eta beren diametroa handiagotuz ardatzaren sekzioa ahuldu egingo litzateke.
Txabetak izaten dira, bi piezen artean esfortzu handia transmititu behar denean, lotura deseraikigarri egokienak.
Txabetak, bi piezen artean tartekatzen diren piezak besterik ez dira, horrela beraien arteko desplazamendu erlatiboa eragotziz.
Gainera, pieza batek bere indarra txabetari igortzen dio eta honek, era berean, beste piezari.
3.17. irudia. Mataderak
Lotura, gerta dadin, piezetan txabeta ahokatzeko matadera izena duten arteka batzuk mekanizatzen dira (3.17. irudia).
Forma eta lanerako eraren arabera, txabetak bi taldetan banatzen dira:
Zeharkako txabetak
Luzetarako txabetak
Lotu behar diren piezetan zeharka kokatzen
3.18. irudia. Zeharkako txabeta